Pribatutasun-adierazpen hau datuak jaso eta baldintza hauek bistaratzen dituzten Microsoft-en webguneei, zerbitzuei eta produktuei aplikatzen zaie, baita produktuaren laguntzarako lineaz kanpoko zerbitzuei ere. Ez zaie aplikatzen adierazpen hau erakusten edo honetara estekatzen ez duten Microsoft-en gune, zerbitzu eta produktuei, ezta beren pribatutasun-adierazpen propioak dituztenei ere.
Irakurri beheko laburpenak eta egin klik "Informazio gehiago" aukeran, gai jakin bati buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero. Goiko zerrendako produktuen artetik hauta dezakezu produktua haren pribatutasun-adierazpena ikusteko. Baliteke adierazpen honetan aipatutako hainbat produktu, zerbitzu eta eginbide merkatu guztietan eskuragarri ez egotea. Microsoft-ek zure pribatutasuna babesteko duen konpromisoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu http://www.microsoft.com/privacy gunean.
Microsoft-en gune gehienek "cookie-ak" darabiltzate, hau da, web zerbitzariek cookie-ak zure disko gogorrean jarri duen domeinuan irakurri dezaketen testu-fitxategi txikiak. Cookie-ak erabil ditzakegu zure hobespenak eta ezarpenak gordetzeko; saioa hasten laguntzeko; zuri zuzendutako iragarkiak eskaintzeko; eta gunean egindakoa aztertzeko.
Web balizak ere erabiltzen ditugu cookie-ak garatzen laguntzeko eta analisiak biltzeko. Hor sar daitezke hirugarrenen web-balizak eta horiek debekatuta dute zure informazio pertsonala jasotzea.
Hainbat tresna dituzu cookie-ak eta antzeko teknologiak kontrolatzeko; adibidez:
Cookie-en erabilera
Microsoft-en gune gehienek "cookie-ak" darabiltzate, hau da, web zerbitzariek zure disko gogorrean jarri duten testu-fitxategi txikiak. Cookiea eman dizun domeinuan web-zerbitzari batek irakur dezakeen testua izaten dute cookiek. Testu horrek, askotan, zenbaki eta letra segida izaten du, zure ordenagailuak esklusiboa duena, baina izan dezake bestelako informazioa ere. Hona hemen Microsoft-ek gure webgune batera sartzen zarenean zure disko gogorrean jar dezakeen cookie baten testuaren adibidea: E3732CA7E319442F97EA48A170C99801
Honetarako erabil ditzakegu cookie-ak:
Ondorengo grafikoan jarri ditugu gehien erabiltzen ditugun cookie-tako batzuk. Zerrenda hau ez da osoa, baizik cookie-ak jartzeko ditugun arrazoien adierazgarri izatea nahi dugu. Gure webguneetako batean sartzen bazara, guneak ondorengo cookie hautako batzuk edo guztiak jar ditzake:
Microsoft-ek gure guneetan sartzen zarenean jartzen dituen cookie-z gain, beste batzuek ere jar ditzakete cookie-ak zure disko gogorrean Microsoft-en guneetara sartzen zarenean. Kasu batzuetan, beste batzuk gure izenean zerbitzu batzuk (gunearen estatistikak, adibidez) eskaintzeko kontratatu ditugulako izaten da hori. Beste kasu batzuetan, gure web orriek hirugarren edukiak edo iragarkiak (bideoak, albisteak edo beste iragarki-sare batzuen iragarkiak) izaten dituztelako gertatzen da hori. Zure nabigatzailea eduki hori berreskuratzeko hirugarren horien web-nabigatzaileekin konektatzen denez, hirugarren horiek haien cookie-ak jarri edo irakur ditzakete ditzakete zure disko gogorrean.
Nola kontrolatu cookie-ak
Esaterako, Internet Explorer 9 bertsioan cookie-ak ezaba ditzakezu ondorengo urrats hauei jarraituta:
Beste arakatzaileetan cookie-ak blokeatzeko jarraibideak eskuragarri daude hemen: http://www.allaboutcookies.org/manage-cookies/.
Kontuan izan cookie-ak blokeatzea aukeratzen baduzu, posible dela cookie-ak behar dituzten Microsoft-eko beste gune eta zerbitzuetan saioa hasterik edo eginbide interaktiboak erabiltzerik ez izatea, eta cookie-ak behar dituzten hainbat iragarki-hobespen ez errespetatzea.
Kontuan izan cookie-ak ezabatzea aukeratzen baduzula, cookie horiek kontrolatutako ezarpen eta hobespen guztiak ezabatu egingo direla, iragarki-hobespenak barne, eta baliteke berriro sortu behar izatea.
Nabigatzailearen kontrolak "Ez egin jarraipenik" eta jarraipenaren babeserako. Nabigatzaile berri batzuk "Ez jarraipenik egin" eginbideak dituzte. Eginbide horietako gehienek, aktibatzen direnean, seinale edo hobespen bat igortzen diete zu sartzen zaren webguneei ez duzula jarraipenik egitea nahi adierazteko. Gune horiek (edo hauetan dauden hirugarrenen edukiak), batzuetan jarraipenarekin lotuko dituzun jarduerak egiten jarraitzen dute zuk ez egiteko adierazi arren. Gunearen pribatutasun-ezarpenen araberakoa da hori.
Internet Explorer 9 eta 10 bertsioek Jarraipenaren babesa izeneko eginbide bat dute. Ikusten dituzun webguneek automatikoki hirugarren eduki hornitzaileei zure ikustaldiari buruzko xehetasunak bidaltzea galarazten laguntzen du. Jarraipenaren babeserako zerrenda gehitzen duzunean, Internet Explorer nabigatzaileak zerrendan blokeatu beharreko gune gisa izendatutako guneetako hirugarrenen edukiak blokeatuko ditu, cookie-ak barne. Gune horietako deiak mugatuta, Internet Explorer nabigatzaileak hirugarrenen gune horiek zuri buruz biltzen duten informazioa mugatuko dute. Eta Jarraipenaren Babeserako Zerrenda gaituta duzunean, Internet Explorer nabigatzaileak Ez jarraipenik egin seinale edo hobespena bidaliko die zuk erabiltzen dituzun webguneei. Gainera, Internet Explorer 10 bertsioan, DNT itzali ("off") edo piztu ("on") beharko duzu banaka, nahi duzunean. Babes-zerrenden "Jarraipena egin" edo "Jarraipenik ez egin" aukerei buruz gehiago jakiteko, ikus Internet Explorer-en pribatutasun-adierazpena edo Internet Explorer-en Laguntza.
Iragarki-enpresa indibidualek ere iragarkirik ez jasotzeko aukerak eta iragarkien arloko aukera aurreratuagoak eskain ditzakete. Adibidez, Microsoft-en iragarki gogokonak eta aukera kontrolak hemen daude: http://choice.live.com/advertisementchoice/. Kontuan izan, iragarkiak jasotzeari uko egiteak ez duela esan nahi iragarkirik jasoko ez duzunik edo iragarki gutxiago ikusiko dituzunik; eginiko mugimenduen araberako iragarkirik ez duzula jasoko esan nahi du. Gainera, hautatzeak ez du etengo informazioa gure zerbitzarietara joatea, baina gure profilen sorrera edo eguneratzea geldi dezake jarreraren araberako iragarkiak egiteko orduan.
Web balizen erabilera
Microsoft-en web-orriek web-balizak edo pixel bakarreko gifak esaten zaien irudi elektronikoak izaten dituzte. Gure guneetara cookie-ak ekartzen, orri horiek zenbat erabiltzailek ikusi dituzten zenbatzen eta marka bat baino gehiagoko zerbitzuak eskaintzen laguntzen digute. Gure promozio-mezu elektronikoetan edo buletinetan web balizak sartzen ditugu batzuetan, mezuak ireki diren eta mezu horiekin ezer egin den jakiteko.
Microsoft-en guneetan iragarkiak jartzen dituzten beste konpainia batzuekin ere egiten dugu lan, haien guneetan edo iragarkietan web balizak jartzeko. Horrela, estatistikak egiten ditugu Microsoft-eko gune bateko iragarki batean klik egiten den aldietatik, erosketa edo beste ekintzaren bat (iragarkia jarri duenaren gunean) zenbatetan egiten den jakiteko.
Azkenik, Microsoft-en guneek hirugarren alderdien web-balizak ere izan ohi ditu gure promoziozko kanpainen edo gure guneetako beste eragiketa batzuen eraginkortasunari buruzko estatistika agregatuak egiten laguntzeko. Web-balizek hirugarrenei aukera ematen diete zure ordenagailuan cookie bat jartzeko edo irakurtzeko. Hirugarrenei ez diegu gure guneetan web-balizak zure informazio pertsonala biltzeko edo ikusteko erabiltzen uzten. Hala ere, hirugarrenen estatistika enpresa horiei datuak biltzen edo erabiltzen ez uzteko aukera izan dezakezu. Horretarako, egin klik ondorengo estatistika-hornitzaile bakoitzaren estekan:
Antzerako beste teknologiak
Ohiko cookie-z eta web balizez gain, webguneek beste hainbat teknologia erabil dezakete datu-fitxategiak zure ordenagailuan gorde eta irakurtzeko. Zure hobespenak gogoan izateko edo abiadura eta errendimendua hobetzeko egiten da hori, fitxategi batzuk lokalki gordeta. Hala ere, cookie estandarrak bezala, zure ordenagailuaren identifikatzaile esklusiboa gordetzeko ere erabil daiteke eta hori, ondoren, mugimenduei jarraipena egiteko erabil daiteke. Teknologia horietan sartzen dira Local Shared Object edo "Flash cookieak" eta Silverlight-en aplikazio biltegia ere.
Local Shared Object edo "Flash cookieak". Adobe Flash teknologiak erabiltzen dituzten webguneek Local Shared Object edo "Flash cookieak" erabil ditzateke zure ordenagailuko datuak gordetzeko. Kontuan izan Flash cookieak ezabatzeko aukera, ohiko cookieen kasuan, zure nabigatzailearen ezarpenetan kontrola daitekeela edo ez, nabigatzailearen arabera. Flash cookie-ak kudeatu edo blokeatzeko, hemen sartu: http://www.macromedia.com/support/documentation/en/flashplayer/help/settings_manager.html.
Silverlight-en aplikazio biltegia. Microsoft Silverlight teknologia erabiltzen duten webguneek edo aplikazioek Silverlight aplikazio biltegia erabilita datuak gordetzeko aukera ere badute. Bilketa hori nola maneiatu edo blokeatu jakiteko, hemen sartu: Silverlight.
Microsoft-ek informazio mota asko biltzen ditu eraginkortasunez lan egiteko eta ahalik eta produktu, zerbitzu eta esperientzia onenak eskaintzeko.
Informazioa biltzen duzu erregistratu, saioa hasi edo gure guneak eta zerbitzuak erabiltzen dituzunean. Beste enpresa batzuek emandako informazioa ere eskuratzen dugu.
Informazio hori hainbat modutan biltzen dugu; besteak beste, web-inprimakietatik, cookieak eta antzeko teknologietatik, sarean saioa hastean eta ordenagailuan edo beste gailu batzuetan dituzun softwareetatik.
Microsoft-ek informazio mota asko biltzen ditu eraginkortasunez lan egiteko eta ahalik eta produktu, zerbitzu eta esperientzia onenak eskaintzeko. Informazio batzuk zuzenean ematen dizkiguzu. Informazio batzuk gure produktuekin eta zerbitzuekin nola jokatzen duzun ikusita eskuratzen ditugu. Beste informazio batzuk beste iturri batzuetan eskuragarri egoten dira eta zuzenean eskuratzen ditugun datuekin konbinatzen ditugu. Iturria edozein dela ere, gure ustez, garrantzitsua da informazio hori kontuz erabiltzea eta pribatutasuna babesten laguntzea.
Honakoa jasotzen dugu:
Honela jasotzen dugu:
Hainbat metodo eta teknologia erabiltzen ditugu gure guneak eta zerbitzuak nola erabiltzen dituzun jakiteko; besteak beste:
Microsoft-ek jasotako informazioa eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak abian izateko, hobetzeko eta pertsonalizatzeko erabiltzen du.
Informazio hori zurekin komunikatzeko ere erabili ohi dugu; esaterako zure kontuari eta segurtasunerako eguneraketei buruzko informazioa emateko.
Informazioa gure zerbitzuetan ikusten dituzun iragarkiak zuri hobeto egokituak izan daitezen ere erabili ohi dugu.
Microsoft-ek jasotako informazioa produktuak eta zerbitzuak abian izateko, hobetzeko eta pertsonalizatzeko erabiltzen du. Microsoft-en zerbitzu baten bidez jasotako informazioa Microsoft-en beste zerbitzuen bidez jasotakoarekin konbinatzen dugu, horrela, zuri esperientzia erregular eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Beste enpresa batzuen informazioarekin ere osatzen dugu jasotako informazioa. Esaterako, zure IP helbidean oinarrituta, gune geografiko orokor bat hartzen laguntzen diguten beste konpainia batzuen zerbitzuak erabiltzen ditugu, hainbat zerbitzu zure gune geografikoaren arabera pertsonalizatzeko.
Informazioa zurekin komunikatzeko ere erabil dezakegu; adibidez, harpidetza amaitzera doala eta segurtasunerako eguneraketak erabilgarri daudela jakinarazteko edo kontua aktibatuta izateko zerbait egin behar duzula ohartarazteko.
Microsoft-ek doan eskaintzen ditu gune eta zerbitzu asko, iragarkien bidez finantzatzen ditugulako. Zerbitzu horiek jende askori eskuragarri jartzeko, bildutako informazioa ikusten dituzun iragarkiak hobetzen laguntzeko erabili ohi dugu, iragarki horiek zure gehiago egokituz.
Pribatutasun-adierazpen honetan azaldutako salbuespenetan izan ezik, ez diogu zuri buruzko informazio pertsonala hirugarrenei emango zure baimenik gabe.
Ikus Pribatutasunari buruzko beste informazio garrantzitsu batzuk informazioa noiz partekatzen dugun xehetasunez jakiteko, Microsoft-en afiliatuak eta saltzaileak aintzat hartuta; legeak hala eskatutakoan edo prozesu legalei erantzuteko; iruzurraren aurka egiteko edo gure interesak babesteko; edo bizitzak babesteko.
Pribatutasun-adierazpen honetan azaldutako salbuespenetan izan ezik, ez diegu zuri buruzko informazio pertsonala hirugarrenei emango zure baimenik gabe.
Egin klik hemen informazio pertsonala partekatzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
Microsoft-en zerbitzu batzuek aukera ematen dute linean duzun informazio pertsonala ikusteko edo editatzeko. Besteek zure informazio pertsonala ez ikusteko, saioa hasteko eskatuko dizugu. Zure informazio pertsonala erabiltzeko modua erabili dituzun guneen edo zerbitzuen araberakoa izango da.
Microsoft.com Zure profila microsoft.com gunean ikus eta egunera dezakezu, Microsoft.com Profilen Zentroa atalean.
Microsoft fakturazioen eta kontuen zerbitzuak - Microsoft fakturazio-kontu bat badaukazu, Microsoft Fakturazio Webgunea gunean eguneratu ahal izango duzu zure informazioa, "Informazio pertsonala" edo "Fakturazio-informazioa" esteketan klik eginda.
Microsoft Connect - Microsoft Connect-en erregistratutako erabiltzailea bazara, zure informazio pertsonala ikusi eta editatu ahal izango duzu, Microsoft Connect webguneko Zure Connect profila kudeatu atalean klik eginda.
Windows Live - Windows Live zerbitzua erabili baduzu, aukera daukazu zure profileko informazioa eguneratzeko, pasahitza aldatzeko, zure kredentzialei lotutako ID bakarra ikusteko edo kontu jakin batzuk ixteko. Horretarako, joan Windows Live guneko Kontu Zerbitzuak atalera.
Windows Live profil publikoa - Windows Live-n profil publiko bat sortu baduzu, zure profil publikoan informazioa editatzeko edo ezabatzeko aukera daukazu, Windows Live profila atalera joanda.
Bilatzaileko Publizitatea - Microsoft Iragarkiak-en bidez bilatzaileko publizitatea erosten baduzu, zure informazio pertsonala berrikusi eta edita dezakezu Microsoft adCenter gunean.
Microsoft Partner programak - Microsoft Partner programetan erregistratuta bazaude, zure profila berrikusi eta editatu ahal izango duzu, Partner programak webguneko Zure kontua kudeatu atalean klik eginda.
Xbox - Xbox LIVE edo Xbox.com gunearen erabiltzailea bazara, zure informazio pertsonala ikusi edo editatu ahal izango duzu; besteak beste, fakturen eta kontuen informazioa, pribatutasun-ezarpenak, lineako segurtasuna eta datuak partekatzeko lehentasunak. Horretarako, joan Xbox 360 kontsolako Nire Xbox atalera edo Xbox.com webgunera. Kontuari buruzko informazioa ikusi nahi izanez gero, hautatu Nire Xbox, Kontuak. Informazio pertsonalaren beste ezarpen batzuetarako, hautatu Nire Xbox, ondoren Profila eta, ondoren, Lineako Segurtasun Ezarpenak.
Zune - Zune kontu bat edo Zune Pass harpidetza bat baduzu, zure informazio pertsonala ikusi eta editatu ahal izango duzu Zune.net gunean (hasi saioa, sartu Zune etiketan eta ondoren Nire Kontua aukeran) edo Zune softwarearen bidez (hasi saioa, sartu zure Zune etiketan eta ondoren hautatu Zune.net profila).
Goian adierazitako esteketatik Microsoft-en guneek edo zerbitzuek jasotako datu pertsonaletara sartu ezin bazara, gune eta zerbitzu horiek zure datuetara sartzeko beste bide batzuk eskainiko dizkizute agian. Microsoft-ekin harremanetan jartzeko, erabili web inprimakia. Informazio pertsonalera sartzeko edo informazio hori ezabatzeko eskaerei 30 eguneko epean erantzungo diegu.
Microsoft-en gune edo zerbitzu batek adinari buruzko informazioa jasotzen duenean, 13 urtetik beherako erabiltzaileak blokeatuko ditu edo, bestela, haurrek erabili aurretik, guraso edo zaintzailearen baimena eskuratuko du.
Baimena eskuratutakoan, umearen kontua beste kontuen antzera tratatzen da eta beste erabiltzaileekin hitz egiteko aukera izango du.
Gurasoek baimena aldatu edo atzera bota dezakete pribatutasun-adierazpen honetan adierazitako moduan.
Microsoft-en gune edo zerbitzu batek adinari buruzko informazioa jasotzen duenean, 13 urtetik beherako erabiltzaileak blokeatuko ditu edo, bestela, haurrek erabili aurretik, guraso edo zaintzailearen baimena eskuratuko du. 13 urtetik beherakoei ez diegu, nahita behintzat, zerbitzua eskaintzeko behar duguna baino informazio gehiago eskatuko.
Baimena eskuratutakoan, umearen kontua beste kontuen antzera tratatzen da. Umeak komunikazio-zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezake; hala nola, posta elektronikoa, berehalako mezuak eta lineako mezu-taulak, eta adin guztietako erabiltzaileekin komunikatzeko aukera izango du.
Gurasoek aurrez zehaztutako baimen-aukerak aldatzeko edo ezeztatzeko aukera dute, baita beren haurren informazio pertsonala ikuskatzeko, editatzeko edo ezabatzeko ere. Adibidez, Windows Live zerbitzuan, gurasoek umeen Kontura sartu eta "Gurasoen baimenak" aukeran egin dezakete klik.
Microsoft-en guneen eta zerbitzuen lineako iragarki gehienak Microsoft Advertising zerbitzuak bistaratzen ditu. Lineako iragarkiak jartzen ditugunean, cookie bat edo gehiago jarriko dugu zure ordenagailuan, iragarki bat bistaratzen dizugunean zure ordenagailua ezagut dezan. Denbora igaro ahala, iragarkiak jartzen ditugun guneetatik informazioa jasotzen dugu eta zuri hobeto egokitutako iragarkiak eskaintzeko erabiltzen dugu informazioa.
Microsoft Advertising zerbitzuak zuri zuzendutako iragarkiak jasotzeari uko egin diezaiokezu uko egiteko orrian.
Gure webgune eta lineako zerbitzu asko iragarkiek babestutakoak dira.
Microsoft-en guneei eta zerbitzuei buruzko lineako iragarki gehienak Microsoft Advertising zerbitzuak eskaintzen ditu. Lineako iragarkiak jartzen ditugunean, cookie iraunkor bat edo gehiago jarriko dugu zure ordenagailuan, iragarki bat bistaratzen dizugun bakoitzean zure ordenagailua ezagut dezan. Gure web guneetan zein gure iragarki eta publizitateko kideenetan jartzen ditugu iragarkiak eta, beraz, zuk edo zure ordenagailua erabiltzen dutenek erabilitako edo ikusitako orri motei, edukiei eta iragarkiei buruzko informazioa biltzen dugu. Informazio hori helburu askotarako erabiltzen dugu; esaterako, zuri iragarki bat behin eta berriro ez bistaratzeko. Informazio hori zuri interesatuko zaizkizula uste dugun iragarkiak hautatzeko eta erakusteko ere erabiltzen dugu.
Microsoft Advertising zerbitzuak zuri zuzendutako iragarkiak jasotzeari uko egin diezaiokezu uko egiteko orrian. Microsoft Advertising-ek informazioa nola biltzen eta erabiltzean duen xehetasun handiagoz jakin nahi izanez gero, ikus Microsoft Advertising Pribatutasun Adierazpena.
Beste iragarki-enpresa batzuei ere, iragarki sare batzuei barne, gure guneetan iragarkiak jartzen uzten diegu. Kasu batzuetan, hirugarren horiek ere izaten dute zure ordenagailuan cookie-ak jartzeko aukera. Honakoak dira aipatutako konpainia horiek, besteak beste: 24/7 Real Media, adblade, AdConion, AdFusion, Advertising.com, AppNexus, Bane Media, Brand.net, CasaleMedia, Collective Media, InMobi, Interclick, Jumptap, Millennial Media, nugg.adAG, Mobclix, Mojiva, SpecificMedia, Tribal Fusion, ValueClick, Where.com, Yahoo!, YuMe, Zumobi.Konpainia horiek, batzuetan, iragarkietatik desaktibatzeko aukera ematen dute, beren cookie-tan oinarrituta. Informazio gehiago jasotzeko, egin klik goiko konpainien zerrendan, eta jarraitu konpainia bakoitzaren webguneetako estekak. Horietako asko ere Network Advertising Initiative edo Digital Advertising Alliance elkarteetako kideak. Biek eskaintzen dute kide diren enpresek jarritako iragarkiei uko egiteko modu erraz bat.
Nahi izanez gero, Microsoft-en gune eta zerbitzuetatik bidalitako promoziozko mezu elektronikorik ez jasotzea erabaki dezakezu. Horretarako, jasotzen dituzun mezu elektronikoetan agertuko zaizkizun pausoak jarraitu beharko dituzu. Dagokion zerbitzuaren arabera, Microsoft guneak edo zerbitzuak sustatzeko e-mailak, telefono-deiak eta posta bidezko jakinarazpenak jasotzeko aukerari buruz aukera proaktiboak egin ahal izango duzu.
Guk bidalitako promozio-mezuak jasotzen badituzu eta etorkizunean jaso nahi ez badituzu, jarraitu mezuan dituzun jarraibideak.
Zerbitzu bakoitzaren arabera, Microsoft-en gune edo zerbitzuetatik promoziozko mezu elektronikoak, telefono-deiak eta posta arrunta jasotzearen inguruko aukerak honako orrietan sartuta eta saioa hasita egin ahal izango dituzu:
Aukera horiek ez dira bateragarriak interneteko iragarkietan: zoaz "Iragarkiak ikusi (aukeratu)" gai honen inguruko informaziorako. Microsoft-en hainbat zerbitzuren parte gisa hartzen diren derrigorrezko zerbitzuaren komunikazioak jasotzeari ere ez zaizkio aplikatzen. Aldizka jasoko dituzu komunikazio horiek, zerbitzua uzten ez baduzu behintzat.
Kokapenean oinarritutako zerbitzu edo funtzio bat erabiltzen duzunean, gelaxka erabilgarrien datuak, Wi-Fi datuak eta Posizio Globaleko Sistemaren (GPS) datuak Microsoft-i bidali ahalko zaizkio. Microsoft-ek kokapenari buruzko informazioa erabiltzen du eskatzen dituzun zerbitzuak hornitzeko, zure esperientzia pertsonalizatzeko eta Microsoft-en produktuak eta zerbitzuak hobetzeko.
Zenbait zerbitzuri esker zure kokapenari buruzko informazioa Microsoft-i noiz bidali zaion edo besteen eskura noiz jarri den jakin ahalko duzu. Kasu batzuetan, kokapenari buruzko informazioa ezinbestekoa da zerbitzua emateko eta funtzioa desintalatu edo zerbitzua eten behar da kokapenari buruzko informazioa eteteko. Irakurri zure gailuarekin batera zetorren dokumentazioa zure kokapenean oinarritutako funtzioak itzaltzeko.
Laguntza-datuak laguntza-eskaera bat bidaltzen duzunean edo arazo-konpontzaile automatiko bat exekutatzen duzunean biltzen dugun informazioa da. Horren barnean hardwareari eta softwareari buruzko datuak eta laguntza-gertaerari buruzko beste xehetasun batzuk daude, hala nola: kontaktuaren informazioa edo autentifikazio-informazioa, txat-saioaren pertsonalizazioa, errorea gertatu zen unean eta diagnosia egiteko unean erabiltzen ari zinen gailuaren eta aplikazioaren egoeren informazioa, software-instalazioei eta hardware-konfigurazioei buruzko sistema- eta erregistro-datuak eta erroreen segimendua egiteko fitxategiak. Laguntza-datuak pribatutasun-adierazpenean azaldutakoaren arabera erabiltzen ditugu. Halaber, laguntza-gertaera konpontzeko eta trebakuntza helburuetarako erabiltzen ditugu.
Laguntza telefono, mezu elektroniko edo lineako txat bidez eskaintzen da. Zuk baimena emanez gero, urruneko sarbidea erabiliko dugu aldi batez zure mahaigainean nabigatzeko. Profesionalekin izandako telefono-elkarrizketak, lineako txat-saioak edo urruneko sarbideen saioak grabatu edo kontrolatuko dira. Urruneko sarbide-saioaren ostean grabaketa ikus dezakezu. Lineako txat-saioetan eta urruneko sarbide-saioetan, nahi duzunean amai dezakezu saioa.
Laguntza-gertaeraren ostean, izandako esperientziari buruzko inkesta bat eta eskaintzak bidaliko dizkizugu. Laguntza-inkestetan parte hartzeari uzteko, Microsoft-en beste komunikazioak jasotzeari uzteko ez bezalako bide bat erabili behar duzu: laguntza-zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu edo orri-oineko helbide elektronikora idatzi.
Laguntza-zerbitzuak erabiltzean bildutako informazio pertsonala ikusi eta editatzeko, jarri gurekin harremanetan web-inprimakiaren bidez.
Zenbait bezerok laguntza-eskaintza hobetuak erosi dituzte (adibidez, Premier laguntza-zerbitzua etab.). Eskaintza horiei beste kontratu-baldintza eta oharrak aplikatzen zaizkie.
Ordainketen datuak erosketak linean egiten dituzunean ematen duzun informazioa da. Hor sar daiteke zure ordaintzeko tresnaren zenbakia (hau da, kreditu-txartela, PayPal, adibidez), zure izena eta fakturazio-helbidea eta ordaintzeko tresnarekin lotutako segurtasun-kodea (esaterako CSV edo CVV). Atal honetan zure ordainketen informazioaren bilketari zein erabilerari buruzko informazio gehiago ematen da.
Ordainketaren Datuak zure eragiketa burutzeko erabiltzen dira, eta baita iruzurra hauteman eta prebenitzeko ere. Erabilera horien laguntzan, Microsoft-ek zure ordainketen Datuak bankuekin eta beste erakunde batzuekin partekatu ahalko ditu transakzioak edo beste finantza zerbitzuak burutu ditzan eta iruzurra prebenitu eta kredituen arriskua murrizteko.
Microsoft-en edo erakundearen kontuan saioa hasi duzunean Ordainketaren Datuak ematen dituzunean, datu horiek gorde egingo ditugu etorkizunean transakzioak egiten dituzunerako.
Zure Microsoft-eko kontuarekin lotutako ordainketarako tresnak eguneratu edo kendu nahi badituzu, hasi saioa hemen https://commerce.microsoft.com. Zure erakundeko kontuari lotutako ordaintzeko tresnak kendu ahalko dituzu honen bitartez: Bezeroaren arreta. Zure kontua ixten duzunean edo ordaintzeko metodoa kentzen duzunean, izan ere, Microsoft-ek zure ordaintzeko tresnaren datuak gordeko ditu beharrezkoak badira martxan dauden transakzioak egiteko, Microsoft-en legeak eta txostenak egiteko baldintzak betetzeko, eta iruzurra hauteman eta prebenitzeko.
Microsoft kontua (lehen Windows Live ID eta Microsoft pasaportea esaten zitzaion) Microsoft-en produktuetan, webguneetan eta zerbitzuetan saioa hasteko aukera ematen duen zerbitzu bat da; baita Microsoft-en kide hautatuenetan ere. Microsoft-en kontu bat sortzen duzunean, informazioa eskatuko dizugu. Gune edo zerbitzu batean Microsoft-eko kontua erabilita sartzen zarenean, gunearen edo zerbitzuaren izenean informazioa bilduko dugu zure nortasuna egiaztatzeko eta, horrela, kontua asmo txarreko erabileretatik babesteko eta Microsoft-en kontuaren zerbitzuaren eraginkortasuna eta segurtasuna babesteko. Microsoft-en kontua erabiliz saioa hasi duzun gune edo zerbitzuetara ere informazioa bidaltzen dugu.
Microsoft-en kontuei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik Informazio gehiago aukeran. Hor ikusiko duzu, besteak beste, Microsoft-en kontu bat nola sortu eta erabili, kontuko informazioa nola editatu eta Microsoft-en kontuei buruzko informazioa nola bildu eta erabiltzen dugun.
Microsoft kontua (lehen Windows Live ID eta Microsoft Pasaportea) Microsoft-en produktuetan, webguneetan eta produktuetan eta Microsoft-en kide hautatuenetan saioa hasteko aukera ematen duen zerbitzua da. Hor sartzen dira ondorengo produktu, webgune eta zerbitzuak:
Microsoft-en kontua sortzea.
Microsoft-en kontu bat sor dezakezu hemen, helbide elektronikoa, pasahitza eta kontua egiaztatzeko beste datu batzuk emanda; hala nola beste helbide elektroniko bat, telefono zenbaki bat eta galdera eta erantzun sekretu bat. Kontua egiaztatzeko datuak segurtasunerako bakarrik erabiliko ditugu; esaterako, Microsoft-en kontura sartu ezin bazara eta laguntza behar baduzu, zure nortasuna egiaztatzeko, edo zure Microsoft-eko kontuari lotutako helbide elektronikora sartu ezin bazara, zure pasahitza berrezartzeko. Baliteke zenbait zerbitzuk segurtasun gehigarria behar izatea eta, kasu horietan, izan liteke beste segurtasun gako bat sortzea eskatzea. Microsoft-en kontuan sartzeko erabiltzen dituzun helbide elektronikoa eta pasahitza dira gure sarearekin egiaztatzeko erabiliko dituzun "kredentzialak". Gainera, 64-biteko ID zenbaki esklusiboa esleituko zaie zure kredentzialei, eta zure kredentzialak eta lotutako informazioa identifikatzeko erabiliko da.
Microsoft-en kontu bat sortzen duzunean, ondorengo informazio demografiko hau ere eskatuko dizugu: generoa, herrialdea, jaiotza-eguna eta posta-kodea. Jaiotza-eguna erabiliko dugu umeek Microsoft-en kontua erabiltzeko gurasoen edo zaintzailearen baimena dutela egiaztatzeko, tokiko legeak eskatzen duen gisan. Horrez gain, informazio demografikoa gure lineako iragarki-sistemek erabiltzen dute erabilgarri izan dakizkizukeen produktu eta zerbitzuei buruzko iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko, baina gure iragarki-sistemek ez dute zure izena edo harremanetarako informazioa eskuratuko. Bestela esanda, gure iragarki-sistemek ez dute zu pertsonalki eta zuzenean identifikatzeko balio duen informazioa izaten eta erabiltzen (adibidez, izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia). Iragarki pertsonalizatuak jaso nahi ez badituzu, erregistratu zure hobespenak zure Microsoft-en kontuarekin. Horretarako, sartu orri honetan, eta Microsoft-en kontuarekin webguneetan edo zerbitzuetan saioa hasten duzunean, gure iragarki-sistemek ez dizkizute iragarki pertsonalizatuak bidaliko. Microsoft-ek informazioa iragarkietarako erabiltzen duen moduari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, ikus Microsoft Iragarkien pribatutasun gehigarria.
Microsoft-ek emandako helbide elektronikoa (adibidez, live.com, hotmail.com edo msn.com amaiera dutenak) edo beste batek emandakoa (gmail.com edo yahoo.com amaiera dutenak adibidez) erabil dezakezu zure Microsoft kontuan erregistratzeko.
Microsoft-en kontu bat sortzean, email bat bidaliko dizugu zure Microsoft-en kontuari lotutako helbide elektronikoaren jabea zu zarela giazta dezazula eskatuz. Prozesu hori helbide elektronikoaren balioa egiaztatzeko, eta helbide elektronikoak jabeen baimenik gabe erabiltzea saihesten laguntzeko dago diseinatuta. Hortik aurrera, helbide elektroniko hori erabiliko dugu Microsoft-en produktuekin eta zerbitzuekin egiten duzun erabilerari buruzko komunikazioak bidaltzeko; Microsoft-en produktuei eta zerbitzuei buruzko promozio-mezuak ere bidaliko dizkizugu, tokiko legeak baimendutako moduan. Promozio-komunikazioak jasotzeari buruzko informazioa nahi izanez gero, ikus Komunikazioak.
Microsoft-en kontu batean erregistratzen saiatu eta beste norbaitek zure helbide elektronikoa erabiltzaile-izen gisa erabilita kredentzialak sortu dituela ikusten baduzu, jarri gurekin harremanetan eta eskatu besteari har dezala beste erabiltzaile izan bat, horrela, zure kredentzialak sortzean, zuk zure helbide elektronikoa erabili ahal izateko.
Microsoft-en kontuarekin softwarean, guneetan edo zerbitzuetan saioa hastea.
Gune edo zerbitzu batean Microsoft-eko kontua erabilita sartzen zarenean, gunearen edo zerbitzuaren izenean informazioa bilduko dugu zure nortasuna egiaztatzeko eta, horrela, kontua asmo txarreko erabileretatik babesteko eta Microsoft-en kontuaren zerbitzuaren eraginkortasuna eta segurtasuna babesteko. Adibidez, saioa hasten duzunean, Microsoft-en kontu-zerbitzuak zure kredentzialak eta beste informazio batzuk jaso eta erregistratzen ditu; besteak beste, zure kredentzialei esleitutako 64 bit-eko ID esklusiboa, zure web-nabigatzailearen bertsioa, eta ordua eta eguna. Gainera, gailu batean edo gailu batean instalatutako software batean saioa hasteko Microsoft-en kontua erabiltzen baduzu, ausazko ID esklusibo bat esleituko zaio gailuari; ausazko ID esklusibo hori zure kredentzialen zati gisa bidaliko da Microsoft-en kontu-zerbitzura, ondoren, zure Microsoft-en kontuarekin gune edo zerbitzu batean saioa hasten duzunean. Microsoft-en kontu-zerbitzuak ondorengo informazioa bidaltzen du saio hasi duzun gunera edo zerbitzura: guneari edo zerbitzuari saio hasten duzun aldi batean eta hurrengoan ere pertsona bera zarela jakiteko aukera ematen dion ID zenbaki esklusibo bat; zure kontuari esleitutako bertsio-zenbakia (zenbaki berria esleitzen da saioa hasteko informazioa aldatzen duzun aldiro); zure helbide elektronikoa egiaztatu den edo ez; eta zure kontua desaktibatu den edo ez.
Zure Microsoft-en kontuarekin saioa hasteko aukera ematen duten hirugarrenen guneek eta zerbitzuek zure helbide elektronikoa behar dute zerbitzuak eskaintzeko. Kasu horietan, saioa hasitakoan, Microsoft-ek zure helbide elektronikoa emango die gune edo zerbitzu horiei, baina pasahitzik ez. Hala ere, zure kredentzialak gunearekin edo zerbitzuarekin sortu badituzu, zure kredentzialei lotutako informazioa ikustea mugatua izan dezake, horrela, zuri zure pasahitza berrezartzen laguntzeko edo laguntzarako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.
Zure kontua beste batengandik jaso baduzu, eskola, negozio, interneteko zerbitzu-hornitzaile edo kudeatutako domeinu bateko administratzaileak bidalita, alegia, hirugarren horrek zure kontuarekin lotutako eskubideak izan litzake; esate baterako, zure pasahitza berrezartzeko gaitasuna, zure kontuaren erabilera edo profileko datuak ikusteko, zure kontuko edukiak irakurtzeko edo gordetzeko eta zure kontua eteteko edo bertan behera uzteko. Kasu horietan, Microsoft-en zerbitzu-akordioa eta hirugarren horren erabilera-baldintzak aplikatuko zaizkizu. Kudeatutako domeinu baten administratzailea bazara eta zure erabiltzaileei Microsoft-en kontuak eman badizkiezu, zu zara kontu horiekin egiten diren jarduera guztien erantzule.
Kontuan izan Microsoft-en kontuarekin saioa hasteko aukera ematen dizuten gune eta zerbitzuek haien pribatutasun-adierazpenetan adierazitako moduan emandako helbide elektronikoa erabil edo parteka dezaketela. Hala ere, Microsoft-en kontu-zerbitzuak emandako ID zenbaki esklusiboa hirugarrenekin parteka dezakete, baina zuk eskatutako zerbitzu edo transakzio bat betetzeko bakarrik. Microsoft-en kontua erabiltzen duten gune edo zerbitzu guztiek ageriko pribatutasun-adierazpena izan behar dute, baina guk ez ditugu gune horietako pribatutasun jarduerak kontrolatzen, eta euren pribatutasun jarduerak desberdinak izango dira. Kontuz aztertu beharko zenuke sartzen zaren gune bakoitzeko pribatutasun adierazpena, gune edo zerbitzu bakoitzak bildutako informazioa nola erabiliko duen jakiteko.
kontua atalean. Zure erabiltzaile izena alda dezakezu, zure Microsoft kontua kudeatutako domeinu batekoa ez bada. Beti alda ditzakezu pasahitza, ordezko helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta galdera eta erantzun sekretua. Microsoft-en kontua ixteko aukera ere baduzu. Joan kontua atalera eta hautatu "Itxi kontua". Zure kontua aurretik deskribatutakoa bezalako kudeatutako domeinu batean badago, baliteke zure kontua ixteko prozesu berezia izatea. Kontuan izan MSN edo Windows Live zerbitzuen erabiltzailea bazara, litekeena dela kontura joaten zarenean, zerbitzu horien kontura birbideratzea.
Microsoft-en kontuari buruzko informazio gehiago duzu hemen: Microsoft-en kontuaren webgunea.
Honi buruz gehiago jakin
Behean, zuretzat interesgarria izan daitekeen (edo ez) pribatutasunari buruzko informazio osagarria aurkituko duzu. Hor azaltzen ditugu ezagutarazi nahi dizkizugun ohiko praktika batzuk, baina ez dugu uste beharrezkoa denik gure pribatutasun-adierazpen guztietan nabarmentzea. Eta informazio horren zati batek nabarmena dena besterik ez du adierazten (adibidez, informazioa ematen dugu legeak eskatzean), baina gure abokatuek esateko agintzen digute. Gogoan izan informazio hori gure praktiken deskribapen osoa ez dela - besteei gehitu behar zaiela baizik, zuk erabiltzen dituzun Microsoft produktu eta zerbitzu bakoitzarentzat pribatutasun-adierazpenetan datorren informazio zehatzagoa.
Orri honetan:
Informazio pertsonala partekatu edo jakitera eman
Erabiltzen ari zaren produktu edo zerbitzuarentzat pribatutasun-adierazpenean deskribatutako partekatzeaz gain, Microsoft-ek informazio pertsonala parteka edo jakitera eman dezake:
Informazio pertsonala ere, zure komunikazioen edukia barne, partekatu edo jakinarazi egin dezakegu:
Kontuan izan gure guneetan hirugarrenen guneetako estekak azal daitezkeela eta hirugarren horien pribatutasun-jarduerak gureekin alderatuta ezberdinak izan daitezkeela. Gune horiei zure informazio pertsonala ematen badiezu, zure informazioa haien pribatutasun-adierazpenak arautuko du. Bisitatzen dituzun guneetako pribatutasun-adierazpenak aztertzea gomendatzen dizugu.
Informazio pertsonalaren segurtasuna babesten
Microsoft-ek zure informazio pertsonalaren segurtasuna babesteko konpromisoa hartu du. Hainbat segurtasun-teknologia eta prozedura erabiltzen ditugu zure informaziora baimenik gabe sartzearen, erabiltzearen edo zabaltzearen aurrean babesten laguntzeko. Esaterako, zuk emandako informazio pertsonala sarbide mugatuko ordenagailu-sistemetan gordetzen dugu. Sistema horiek kontrolatutako ekipoetan daude. Interneten konfidentzialtasun-maila altuko informazioa transmititzen dugunean (kreditu-txartelaren zenbakia edo pasahitza, esaterako), enkriptazio bidez babesten dugu; hala nola, Secure Socket Layer (SSL) protokoloarekin.
Zure kontuak eta informazio pertsonala babesten laguntzeko pasahitz bat erabiltzen baduzu, zuri dagokizu pasahitz horren konfidentzialtasuna babestea. Ez partekatu. Ordenagailua norbaitekin partekatzen baduzu, gune edo zerbitzu batetik ateratzen zaren bakoitzean, saioa amaitzea komeni da, ondoren etorriko diren erabiltzaileek zure informaziora sartzerik izan ez dezaten.
Informazioa non Biltzen eta Prozesatzen den
Microsoft-en guneetan eta zerbitzuetan bildutako informazio pertsonala Amerikako Estatu Batuetan edo Microsoft-ek edo bere kideek, menpekoek edo hornitzaileek enpresak dituzten beste herrialdeetan gordetzen eta prozesatzen da. Europar Batasuneko, Europako Komunitate Ekonomikoko eta Suitzako datuak biltzeari, erabiltzeari eta gordetzeari dagokionez, Microsoft-ek AEBko Merkataritza Sailak onartutako "Safe Harbor" akordioa betetzen du. Safe Harbor esparruari buruz gehiago jakiteko eta Microsoft-en ziurtagiria ikusteko, sartu hemen: http://www.export.gov/safeharbor/.
Microsoft Safe Harbor programaren barruan dagoenez, TRUSTe erabiltzen dugu, gure politika eta praktikekin izan ditzakezun arazoak konponduko dituen hirugarren independentea. TRUSTe-rekin harremanetan jarri nahi baduzu, sartu honako webgunera: https://feedback-form.truste.com/watchdog/request.
Microsoft-ek zure informazio pertsonala hainbat arrazoirengatik atxiki dezake; besteak beste, gure lege-betebeharrak betetzeko, gatazkak ebazteko, gure akordioak ezartzeko eta zerbitzuak eskaintzeko beharrezkoa izanez gero. Zure informazio pertsonalera nola sartu ikastek, sartu hemen: Zure informaziora nola sartu.
Aldaketak gure pribatutasun-adierazpenetan
Noizean behin, eguneratu egingo ditugu pribatutasun-adierazpenak eta gure zerbitzuetan izandako aldaketak. Adierazpen batek izandako aldaketen berri ematen dugunean, goialdean ageri den azken eguneraketako data aldatuko dugu. Adierazpenari aldaketa garrantzitsuak egiten badizkiogu edota Microsoft-ek zure informazio pertsonala erabiltzen duen modua aldatzen bada, aldaketa horien berri emateko ohar bat bidaliko dizugu, aldaketak indarrean jarri aurretik edota zuzenean jakinarazpen bat bidalita. Noizean behin, erabiltzen dituzun produktuen eta zerbitzuen pribatutasun-adierazpenak berrikustea gomendatzen dizugu, Microsoft-ek zure informazioa nola babesten duen jakiteko.
Nola jarri gurekin harremanetan
Microsoft Privacy, Microsoft Corporation, One Microsoft Way, Redmond, Washington 98052 USA
Microsoft-en adar bat zure eskualdean edo herrialdean bilatzeko, begiratu hemen: http://www.microsoft.com/worldwide/.
FTC pribatutasun-ekimenak
Segurtasuna etxean
Trustworthy Computing